Ekonomia -
2,7 puntutan hobetu da
NDFk Espainiako 2011ko defizitaren aurreikuspena hobetu du
Dena den, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, Espainiako Gobernuak ez du BPGren defizita % 3raino murriztuko 2013an.
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) 2,7 puntutan hobetu du Espainiaren defizita 2011an, Barne Produktu Gordinaren % 6.9raino. Espainiako Gobernuaren aurreikuspenen arabera, % 6koa izango da defizita.
Bestalde, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, Espainiak ez du BPGren defizita % 3raino murriztuko 2013an.
Fiscal Monitorren azaroko txostenean, Nazioarteko Diru Funtsa Zapateroren Gobernuarekin bat dator aurtengo Espainiako defizitaren mailaren inguruan: % 9,3koa izango da, maiatzeko txostenean baino 1,1 puntu txikiagoa. Nazioarteko Diru Funtsak % 6,3ko eta % 5,6ko defizita aurreikusi du 2012 eta 2013 urteetarako, hurrenez hurren.