Ekonomia -

A380-aren ezbeharraren ostean

102 hegazkin erosi dizkio Airbus konpainiari Txinak

10.000 milioi euroko operazio bat da. A380 hegazkin batek Singapurren larrialdi lurreratzea egin eta gero jazo da akordioa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Airbus Europako fabrikatzaileari 102 hegazkin erosi dizkiote gaur Txinako airelineek. Operazioa 10.000 milioi eurokoa da. Hu Jintao Txinako presidentea Parisera egiten ari den bisitan sinatu dute akordioa.

Airbus EADS Europako partzuergo aeronautikoaren eskumendekoa da, bertan Frantziak, Alemaniak eta Espainiak parte hartzen dute. Horrela, Airbus konpainiak A320 50 hegazkin, A330 42 aparatu eta A350 berriaren 10 hegazkin saldu dizkie Txinako airelineei, Frantziako Presidentetzak jakitera eman duenez.

Eliseo jauregian sinatu dute akordioa. Era berean, 4.000 milioi euroko beste negozio batzuk itxi dituzte Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Hu Jintao Txinako presidenteak.

Ezbeharra

Qantas konpainiako A380 hegazkin batek larrialdi lurreratzea egin behar izan du gaur Singapurren eta orain arte hegazkin erraldoi mota horrek izan duen ezbeharrik handiena dela onartu du Airbus enpresak, 2007an zerbitzuan sartu zenetik.

Singapur eta Sydney lotzen zituen hegaldiak motorrean akats bat izan duela azaldu du Airbus konpainiak komunikatu baten bidez. Antza denez, arazoa aireratu ostean izan du hegazkinak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea