Ekonomia -

Sindikatuak

'Erresistentzia kutxa'tik egindako ordainketak legezkoak izan direla esan du ELAk

'Txiki' Muñozen esanetan, Bizkaiko Ogasunak ordainketa horiei buruzko "informazio guztia" dauka eta honen atzean "sindikatuak ahularazteko saiakera bat" dago.

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Euskal sindikatuen 'erresistentzia kutxa' ikertu nahi du Bizkaiko Ogasunak

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Saila sindikatuak ikertzen ari da, 'erresistentzia kutxa'tik azken urteotan egindako ordainketen harira, El diario del Norte komunikabideak zabaldu duenez. Greban dauden langileei laguntzeko tresna de 'erresistentzia kutxa'.

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiak esan du bere sindikatuak "38 urte" daramatzala Ogasunak ezarritako irizpideak betetzen.

ELAk, adibidez, adinekoen egoitzetako langileei laguntzeko erabili zuen diru hori. 370 egunez izan ziren greban.

Muñozek esan du ez dutela Ogasunaren jakinarazpenik jaso, baina, nolanahi ere, "Foru Aldundiak 'erresistentzia kutxa'tik egindako ordainketei buruzko informazio guztia" badaukala zehaztu du.

Ildo horretan, gogora ekarri du bere garaian Arabako Foru Aldundiak antzeko ikerketa bat jarri zuela abian ELAren aurka, Caballito enpresako langileei egindako ordainketak tarteko. Bi urtetik gorako greba egin zuten Caballitoko beharginek.

"Ogasunak espedientea ireki zuen, sindikatuak alegazioak aurkeztu zituen eta kasua artxibatu egin zen", azpimarratu du Muñozek.

ELAko buruzagiak uste du jokabide honen atzean "sindikatuak ahularazteko saiakera bat" ezkutatzen dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ELA albisteak Lana albisteak Ekonomia Gaurko azken ordukoa Sindikatuak Espainian