Ekonomia -
Gobernu Kontseilua
249 milioi bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak krisiari aurre egiteko
Batez ere, ikerketa eta garapenean, etxebizitzan, garraioan eta hezkuntzarako teknologia proiektuetan erabiliko dute dirua.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak 249 milioi euroko dirutza berezia onartu du inbertsioetarako. Aurten, uste baino diru gehiago aurreztu dute, eta bildu ere bai, beraz, jatorri hori du inbertsioetara bideratuko den diruak.
Carlos Aguirre Ekonomia sailburuaren hitzetan, krisitik ateratzeko urratsak ematen jarraitzea da helburua. Hamar alor nagusira bideratuko da: Ikerketa eta Garapenera 58,9 milioi euro joango dira; Hezkuntzara 36,8 milioi; Administrazioaren berrikuntzarako 4 milioi; Gizarte Berrikuntzarako 5,9 milioi; Garraio azpiegituretarako 4,4 milioi; Osasun azpiegituretarako 28,3 milioi euro; Ingurugirora 25 milioi; Kultura azpiegituretarako 7 milioi; Etxebizitzarako 21,2 milioi , eta 14 milioi enpresen laguntza finantzariorako.
Aurrekontu-partida horrekin, Eusko Jaurlaritzaren inbertsioak % 8 gora egingo du datorren urtean; izan ere, dirua aurtengo zerga-bilketatik dator, baina datorren urtean erabiliko dute.
Hori dela eta, Aguirreren hitzetan, ekoizpen-eredua aldatzeko "ahalegin handia" egiten ari da Eusko Legebiltzarra.