Ekonomia -

Gastuak

Aurten Gabonetan gastua txikiagoa eta arrazionalagoa izango da

Kontsumitzaileek opari "erabilgarriak, merkeak eta berritzaileak" bilatuko dituzte. Gainera, Internet preziorik onenak bilakatzeko erreminta berria bilakatu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiarrek gutxiago gastatuko dute aurtengo Gabonetan. Iaz, etxe bakoitzean 735 euro gastatu zituzten. Aurten, berriz, 655 euroko gastua egingo dute. Horren arrazoi nagusia krisia izan daiteke eta, ondorioz, kontsumitzaileek jarrera arrazionalagoa izango dute erosketak egitean. Hori dela eta, opari "erabilgarriak, merkeak eta berritzaileak" bilatuko dituzte.

Ondorio horiek atera ditu Deloitte enpresak seigarren urtez egin duen kontsumitzaileen joerei buruzko ikerketak. Europako beste hemeretzi herrialdeetan ere ohitura horiek aztertu dituzte.

Ikerketaren arabera,&' || 'nbsp; oparietan egingo duten gastua iazkoa baino zertxobait txikiagoa izango da. Hala ere, janariaren eta aisiaren kontsumoan gutxituko da gastua gehien eta 2007ko datuen azpitik geldituko da.

Internet opariak bilatzeko eta preziorik onenak topatzeko geroz eta gehiago erabiltzen den erreminta bat da, ikerketak adierazi duenez. Gainera, bigarren eskuko merkatu garrantzitsu bat eragin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea