Ekonomia -

Lan istripua Tebasen

Langile bat hil da Nafarroan, makina batek harrapatuta

Lan istripua arratsaldeko 17:11etan izan da. Ordu horretan, makina batek langilea harrapatu du, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil da gaur arratsaldean Tebasko (Nafarroan) harrobian lanean zebilenean. Antza, porlana nahasteko tresnerian harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek askatu behar izan dute gorpua, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez.

Lan istripua arratsaldeko 17:11etan izan da Alaiz mendi lerroko harrobi batean. Ordu horretan, makina batek langilea harrapatu du, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

Langileak 32 urteko gizona zen, ezkonduta zegoen eta bi alabaren aita zen. 11 urte zeramatzan harrobian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea