Ekonomia -

Hego Korean

G20ko goi-bilerarako dena prest Seulen

Finantza sistema sendotzeko bilduko dira Hego Korean G20a osatzen duten Estatu eta Gobernuetako buruek; oraingoan polemikaz beteta, gainera. Milaka poliziak zainduko dute Seul ostegun eta ostiralean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurten goi-bilera Asiako herri batean egingo da, Hego Korean, hain zuzen ere. Orain arte bigarren maila batean izan da herri hori, baina garapen teknologikoari esker potentzia ekonomiko indartsuenen artean kokatu da.

Hori horrela, Estatu eta Gobernu garrantzitsuenetako buruak bertan bilduko dira.

Bileran, baina, iritzi kontrajarriak izango dira, besteak beste, AEBek eta goraka egiten ari diren zenbait herrialdek dibisen inguruan duten ikuspegia. Bestalde, mahai gainean hiru puntu izango dituzte aztergai: lehena, desoreka komertzialak zuzentzeko akordioa lortzea; bigarrena, dibisen gudari amaiera jartzea; eta hirugarrena, nazioarteko finantza-sistemaren erreforma onartzea edo bertan behera uztea.

Goi-bilerak Seuleko hegoaldea geratuko du, eta 50.000 polizia alerta maximoan izango dira sistemaren aurkako talde batzuen protestak direla eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea