Ekonomia -
Defizita murrizteko
Erretiroaren adina atzeratzea proposatu du batzorde batek AEBetan
Erretiroa hartzeko adina 2050ean 68 urtetan kokatzea proposatu du Obamak izendatutako batzordeak zirriborro batean. Era berean, 2075ena 69 urtetara arte atzeratzea proposatu dute.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak izendatutako batzorde batek erretretaren adina atzeratzea, gastuen murrizketa handi bat eta zergen erreforma bat proposatu ditu datorren hamarkadan lau bilioi dolarreko defizita murrizteko.
Defentsan eta babes sozialeko programetan gastuak murriztea eskatu du batzordeak. Era berean, AEBetako zerga-sistema konplexuan aldaketak egitea proposatu dute.
Gainera, erretiroa hartzeko adina 2050ean 68 urtetan kokatzea proposatu du Obamak izendatutako batzordeak zirriborro batean. Era berean, 2075ena 69 urtetara arte atzeratzea proposatu dute.
Defizita murriztea
Proposamena aplikatzen bada, defizita barne produktu gordinaren (BPG) % 2,2an kokatuko litzateke 2015ean, Etxe Zuriaren helburu den % 3a baino datu hobeagoa.
Irailean amaitutako urte fiskalean AEBetako defizita BPGren % 8,9koa izan zen.
Abenduaren 1ean behin betiko txostena prest izan beharko du batzordeak.