Ekonomia -

Lan-gatazka Bilbobusen

Veolia eta langileak berriz bildu dira, baina ez dute akordiorik lortu

Bilera berria Veoliako zuzendaritzak eskatuta egin dute. Grebaren hirugarren eguna istilu aipagarririk gabe igaro da eta gutxieneko zerbitzuak bete dituzte langileek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negoziaketa mahaira itzuli dira berriz Veoliako zuzendaritza eta enpresa-batzordea. Bilbobuseko langileak egiten ari diren greba mugagabeko hirugarren eguna bete da gaur.

Grebaren hirugarren eguna istilu aipagarririk gabe igaro da eta gutxieneko zerbitzuak bete dituzte langileek, Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 30a, Veoliako iturriek jakitera eman dutenez.

Bilera berria Veoliako zuzendaritzak eskatuta egin dute gaur, enpresako iturrien arabera. Langileen ordezkariak deitu dituzte eta bilera 16:30ean hasi da. Bi orduz egon dira bilduta, baina langileek pilatutako orduen inguruan ez dute akordiorik lortu.

Enpresa eta langileen arteko azken bilera iragan astelehenean egin zuten, greba mugagabearen bezperan. Eusko Jaurlaritzak bitartekari lanak egin zituen, aurrekoetan bezala.

Udalaren eskaera

Negoziatzen jarraitzeko eta grebari "amaiera ematen dion akordio bat lortu arte mahaitik ez altxatzeko" eskatu zien atzo enpresari eta batzordeari Ibon Areso (EAJ) Bilboko Udaleko Garraio zinegotziak.

Hitzarmenean hobekuntzak lortu nahi ez dituztela azaldu du enpresa-batzordeak, hori bazterrean utzi dutelako. Aurreko akordioak betetzea nahi dute langileek, azken urteetan pilatutako ordu estrak disfrutatzea, alegia, baina langileak soldaten igoera handiago bat eskatzen ari direla salatu du Veoliak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea