Ekonomia -

Kontsumo-Prezioen Indizea

KPIk bederatzi hamarren egin du gora

Euskadin, prezioak % 1,1 hazi dira eta % 0,5 Nafarroan. Urtetik urteroko tasa % 2,3 hazi eta 2008ko azarotik hona izandako altuena da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumoko Prezioen Indizeak (KIP) bederatzi hamarren egin du gora urrian, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta urtetik urteroko tasa bi hamarren hazi da, % 2,3an kokatuta, aurrikusitakoa baino hamarren bat gehiago, Estatistikako Institutu Nazionalak zabaldu duenez.

Hirugarren hilabetea da hiletik hilerako KPIak gora egiten duela, neguaren etorrera dela eta, oinetako eta arropa gehiago salduko delako, eta argindarraren prezioaren igo delako. Urtetik urteroko tasa, ordea, erregaien, argindarraren eta hainbat elikagairen garestitzeak bultzatuta hazi da (bigarren hilabetea da).

Urriko urtetik urteroko tasa (%2,3) 2008tik izan den altuena da, prezioek % 2,4 gora egin zutenean. Oraingo hilabetea kontuan hartuta, 12 hilabetez jarraian mantendu da maila positiboetan, zortzi hilabetez negatiboen egon ostean.

Bestalde, KPI orekatua % 2,3an kokatu da urrian, iraileko tasa baino bi hamarren gehiagoan. Aurrikusitako zifrek hamarren bateko igoera iragarri zuten, % 2,2ra helduta, baina igoera aurrikusitakoa baino handiagoa izan da.

Autonomia erkidegoak

Hilabeteko baloreak aintzat hartuta, KPI autonomia erkidego izan du gorakada. Igoerarik handiena Extremaduran, Galizian eta Errioxan izan da (% 1,3); Aragoin, Gaztela Mantxan eta Murtzian % 1,2 igo da; Asturiasen, Euskadin eta Melillan % 1,1, eta Andaluzian, Gaztela eta Valentzian % 1. Nafarroan (% 0,5) Espainiako bataz besteko mailatik behera geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea