Ekonomia -

zorroztasun-greba dela eta

Urtaranek ultimatuma eman die Gasteizko udaltzainei gatazka konpontzeko

Datorren asteazkenean akordiorik ez badago, 'neurri sendoak' hartuko dituztela ohartarazi du Gasteizko alkateak.

Urtaran, 'Egun on Euskadi' saioari eskainitako elkarrizketan. ETB
Gorka Urtaran ETBn.
Urtaran, 'Egun on Euskadi' saioari eskainitako elkarrizketan. ETB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 25etik zorroztasun-greba egiten ari diren Gasteizko udaltzainekin "pazientzia agortu zaigu", aitortu du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak, eta ultimatuma eman die: datorren asteazkenerako akordiorik lortu ezean, "neurri sendoak" hartuko dituela iragarri du.

ETBri eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, azaro hasieratik 25 bilera egin dituzte sindikatuekin. Urtaranen esanetan, abendu amaieran lan baldintzak hobetzeko eskaintza egin zieten, baina ezezkoa nagusitu zen "sindikatu batzuek gehiegizko eskaerak jarri zituztelako mahai gainean". Langileen gehiengoak (ia % 70) ezetz esan zion Udalak egindako eskaintzari.

Gainera, azken egunetan bat-batean 30 bat baja izan direla salatu du Gasteizko alkateak.

Urtaranen aburuz, horrelako neurriak "bidegabeak eta onartezinak" dira, eta gatazka konpontzeko deia egin die udaltzainei. Halaber, data jarri die: "Datorren asteazkenean —otsailaren 21a— izango dugu bilera gainerako talde politikoekin. Ordurako akordioa lortzen ez bada, neurri sendoak jarriko ditugu mahai gainean".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gorka Urtaran Grebak gaur Lana Ekonomia Gasteiz berriak Albisteak