Ekonomia -

Barometroa

SEA: 'Soldaten igoera produktibitatearen hazkundearekin bat dator'

Arabako patronalaren ustez, soldatak igotzeko produktibitatea ere igo behar da, eta ez KPIa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soldaten igoera produktibitatearen hazkundearekin bat etorri behar dela uste du Arabako patronalak, eta ez KPIaren igoerarekin. Langileei eta sindikatuei krisia gogoan hartzeko eta enpresen leihakortasuna hobetzeko lan egin dezaten eskatu die SEAk.

Juan Ugarte SEAko idazkari orokorrak eta Aitor Otaola zuzendariak agerraldia egin dute Gasteizen, patronalaren azken barometroa aurkezteko. Dokumentuaren arabera, baliteke datozen hilabeteetan langabezia "zertxobait" jaistea Araban.

Arabako enpresen % 30ak plantila murrizketak aurreikusi ditu datozen hilabeteei begira. Gainontzeko % 70ak, berriz, ez du murrizketarik egingo, SEAren barometroaren arabera.

Hitzarmen kolektiboari buruz, Ugarte sindikatuekin hitz egitearen alde agertu da, baina soldaten igoera KPIaren hazkundearekin bat etortzea zaila izango dela gaineratu du. Bere hitzetan, produktibitatearen hazkundearen arabera igo behar dira soldatak.

SEAko idazkari orokorraren ustez, Arabako ekonomia "zertxobait hobetu bada ere", egoera ez da ona. Eraikuntzaren alorra oso txarto dagoela azaldu du Ugartek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea