Ekonomia -
Lanbide zerbitzu berria
Enplegu edo ikastaro bat errefusatzea zigortu egingo dute
Hain zuzen ere, halako eskaintza bat errefusatzen dutenek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta galduko dute.
Erredakzioa
Lanpostu bat edo ikastaro bat errefusatzeak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) galtzea ekarriko du Euskadin.
Gemma Zabaleta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak Lanbide euskal enplegu zerbitzuaren nondik norakoak azaldu ditu gaur goizean.
Sistema berria 2011ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Handik aurrera, prestazioa amaitu baino lehen langabezian dauden pertsonek enplegua topatu ahal izatea izango dute helburu.
Hori horrela, eskaintza bat errefusatzen duten pertsonei DBE kentzea ez ezik, Eusko Jaurlaritzak Estatuko Admnistrazioari jakinaraziko dio ere, erabaki horrek legearen arabera prestazioan eragina izan dezan.
Gaur egun, 53.000 familiak jaso dute DBE Eskadin. Horietako % 36 pentsiodunak dira, eta gainerako % 64 horietatik, erdiak lanean daude jada, lanpostu prekarioetan edo jardunaldi erdian.
Lanbideren esparru geografikoa ez da probintzia izango, eskualdea baizik. Orotara 30 eskualdetan hedatuko da: Gipuzkoako hamaikatan, Arabako zazpitan eta Bizkaiko hamabitan.
Hasiera batean, Estatuak transferitutako zerbitzuaren 575 pertsona arituko dira lanean Lanbiden, baina, lan-baldintza guztiak homologatu eta gero, seguru aski 750 langile izango dira.