Ekonomia -

Eustaten datuak

Hazkunde ekonomikoa egonkortu da, Eusko Jaurlaritzaren arabera

Hirugarren hiruhilekoko datuek "lanpostuak sortzeko ateetan gaudela erakusten dute", esan du Carlos Aguirrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Aguirre Ekonomia sailburuaren esanetan, "aurreko hiruhilekoaren hazkundearen erritmo motela egonkortu da", kontsumo pribatua "uste baino hobeto suspertu" delako. Hain zuzen, urtebeteko tasa % 1,2 hazi da.

Aguirreren esanetan, "familiek konfiantza berreskuratu izanaren emaitza da" kontsumo pribatuaren igoera hori, eta ondorioz, baliteke BPGren urteko % 0,2ko aurreikuspena "apur bat" igotzea.

Euskal Estatistika Institutuak (Eustat) aurreratutako datuak aztertu ditu ekonomia sailburuak. Horien arabera, urtebeteko tasa % 0,6 hazi da 2010eko hirugarren hiruhilekoan, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta ez da aldaketarik izan.

Enpleguari dagokionez, hirugarren hiruhilekoko datuek "lanpostuak sortzeko ateetan gaudela erakusten dute", adierazi du Carlos Aguirrek.

Industria edo zerbitzuak bezala hazi ez denez, eraikuntzaren arloak ekonomiaren hazkundea geldiarazi duela esan du Aguirrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea