Ekonomia -
Opor fiskalen harira
Bilbao: 'Opor fiskalen etxeko lanak egin ditugu'
Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, Foru Aldundiak "ondo egin" zituen gauzak, eta EBk opor fiskalen laguntzak itzultzeko eskatutakoa bete dute.
Erredakzioa
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta enpresek "etxeko lanak" egin dituzte EBren eskakizunak betetzeko eta opor fiskalen laguntzak itzultzeko.
Espainiak isuna jaso dezake, EAEko ''opor fiskalen'' auzia dela eta, Europak proposatuta. Bere garaian legez kanpo utzi zituen Europak opor fiskalak. Enpresa gehienek zerga bidez jasotako laguntzak itzuli dituzte, baina denek ez.
Bizkaiko ahaldun nagusiaren esanetan, neurri horien helburua zein zen ezagutzen ez duen edonork, oker pentsa dezake, eta "paradisu fiskal bat eratzen ari ginela" uste dezake.
Gai honi buruzko berrien harira, Foru Aldundiak gauzak "ondo egin" zituela gogoratu du Bilbaok; eta ildo horretan, EBk eskatu bezala, laguntzak itzuli dituztela gaineratu du.