Ekonomia -
Azti-Tecnalia
Antxoaren biomasa hirukoiztu egin da Kantauri Itsasoan iaztik hona
Datu horien arabera, datorren udaberrian 100.000 tona antxoa izan da Kantauri Itsasoan, Pilar Unzalu sailburuaren arabera.
Erredakzioa
Kantauri Itsasoko antxoa gazteen biomasak iazkoa hirukoiztu egiten duela iragarri du gaur Pilar Unlazu Jaurlaritzako Arrantza sailburuak. 2003tik hona egindako ikerketen arabera, inoiz baino antxoa ale gehiago daude gune honetan. Azti-Tecnaliak lortutako azken datuak kaleratu ditu gaur. Aurkezpen ekitaldian, Unzaluk esan du, datu horien arabera, datorren udaberrian 100.000 tona antxoa izango direla Kantauri Itsasoan, aurtengo maiatzean zegoenaren bikoitza.
Antxoaren babeserako Europak jarritako muga 35.000 tonatan dago. 2005. urtean antxoaren arrantza ixtea erabaki zuten. Aurten, modu mugatuan, baina berrireki egin dute.
Gaur Aztik aurkeztutako datuak azken zazpi urteetako onenak dira. Unzaluren hitzetan, arrantza sektorearentzako "oso berri ona da", euskal ontziek Kantauri itsasoan merkatu kouta berreskuratzeko, eta kontserba eta elikagai industrietan ere aukera ona ematen duelako.
Sailburuak esan duenez, Jaurlaritzak zientzialariekin batera lanean arituko da arrantzari buruzko erabakiak hartu aurretik.
Europako Batzordeak eta Legebiltzarrak antxoaren epe luzerako kudeaketa plana egin dezatela eskatu du Jaurlaritzak.
Euskal arrantzaleek 4,7 milioi kilo antxoa hartu dituzten aurtengo kanpainan. Honek 12,9 milioi euroko etekina suposatu du Euskadirentzat. Antxoa kiloa 2,72 eurotan saldu dute.