Ekonomia -
Krisiaren ondorioak
Krisiak erosketa saskia aldatu du, Eroskiren ikerketaren arabera
Marka zuriak ere gero eta ugariagoak dira etxeetan, marka horiek erosten ez dituztenak %3 baino ez dira. Bestalde, % 44k hilabetea ezer aurreztu gabe bukatzen dutela esaten du.
Erredakzioa
Krisiak aldaketak eragin ditu espainiarren erosketa saskian. Marka zuriek, adibidez, gero eta arrakasta gehiago daukate, izan ere, etxebizitzen %42ren ustez, egoera ekonomikoak txarrera egin du azken urtean. Hori da, behintzat, Eroski Consumer aldizkariak egindako ikerketaren ondorioetako bat.
Inkestaren arabera, pertzepzio ekonomiko horren arabera, aldaketak eman dira eguneroko erosketa ohituretan, batez ere gastua murrizteko beharragatik.
Honen harian, % 77rentzat marka erabakigarria da edo oso erabakigarria da bere erosketa saskian, eta beste % 44ren saskian marka zuriaren presentzia areagotu egin da.
Zehatz-mehatz, % 61ek marka zurien alde egiten duela onartzen du. Marka horietan konfidantzarik ez dutenen kopurua %5 da bakarrik eta horrelakori erosten ez dutenak %3 baino ez dira.
Egoera ekonomikoa
Ikerketak ere bestelako ondorioak eman ditu. Egoera ekonomikoari dagokionez, % 44 hilabetea ezer ere aurreztu gabe egiten du, batzuek, gainera, aurrezkiak erabili, familiari edo bankuari mailegua eskatu beharrean izaten dira.
Hala ere, inkestan parte hartutako % 40k zerbait aurreztea lortzen duela dio, eta % 5ek, berriz, nahiko aurrezteko gai direla diote.