Ekonomia -
Erabaki "finkoa"
Pancorbon egongo da Bilboko portu lehorra, eta ez Araban
Gaztela eta Leongo Gobernuak adierazi duenez, erabakia "finkoa" da, eta "ez dago eztabaidatzeko ezer".
Erredakzioa
Bilboko portu lehorra Pancorbon, Burgosen, ezarriko dute. Jose Antonio de Santiago-Juarez, Gaztela eta Leongo sailburu bozeramaileak adierazi duenez, erabakia "tinkoa" da, eta "ez dago eztabaidatzeko ezta negoziatzeko ezer".
De Santiago-Juarezek honela erantzun dio euskal alderdi politiko, erakunde eta enpresariek portu lehorra Arabako industrialde batean kokatzeko egindako eskaerari.
Emandako azalpenen arabera, Pankorboren aukera izan da Bilboko Portuko Aginteak hautatu duena eta "ez dago eztabaidarako ezta negoziaziorako aukerarik", erabakia "jada hartuta" dagoelako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea