Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Greba hezkuntza publiko ez unibertsitarioan 2018ko martxoaren 14an eta 15ean

Ekonomia

Euskal Autonomia Erkidegoan

Greba hezkuntza publiko ez unibertsitarioan, gaur eta bihar

EITB.EUS

2018/03/14

Oraingo honetan ez da batasun sindikalik izan. Izan ere, LABek bertan behera utzi ditu Heziketa Berezian, Sukalde eta Garbiketan eta Haurreskoletan deitutako grebak.

1:09
  • Whatsapp
  • Bidali

Gehiengo sindikalak (ELA, LAB eta Steilas) deituta, greba dago asteazken eta ostegunean, martxoaren 14an eta 15ean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hezkuntza publiko ez unibertsitarioan. Aurreko deialdietan ez bezala, oraingoan ez dago batasunik hiru sindikatuon artean, LABek Heziketa Berezian, Sukalde eta Garbiketa eta Haurreskolen Partzuergoan deitutako grebak bertan behera utzi baitzituen martxoaren 2an. Hiru arloetan langileriaren baldintzak hobetzeko akordioak lortu ditu sindikatu abertzaleak, eta bitan (Sukalde eta Garbiketa eta Haurreskolen Partzuergoak) hitzarmena sinatu du Jaurlaritzarekin.

Hala, hiru sindikatuek grebara deitu dituzte EAEko hezkuntza publikoko 26.000 irakasleak, baina ELAk eta Steilasek deituta egingo dute greba Heziketa Berezian, Sukalde eta Garbiketan eta Haurreskolen Partzuergoan. Hiru alorretan greba eten izanak ezinegona sortu du ELA eta Steilas sindikatuengan, eta LABi batasun sindikala haustea eta "Hezkuntza Sailari txeke zuria ematea" leporatu diote.

Astelehenean, Heziketa Berezian akordioa izenpetzeko bilera izan zuten Hezkuntza Sailak eta sindikatuek. Jaurlaritzaren proposamenak gehiengoa duten bi sindikatuen (LAB eta CCOOk ordezkaritzaren % 51 daukate) babesa bazuen ere, azkenean ez zuten sinatu, ELA eta Steilas kontra azaldu zirelako. Hezkuntza Sailarena "proposamen ona" zela iritzi arren, LABek ere ez zuen sinatu, babes gehiago beharko lukeela ulertuta. Adostasun falta horrek sindikatu abertzaleen artean dagoen giro gaiztotua azalarazi zuen berriro ere.

Bi greba egunei begira manifestazio bakarra deitu dute ELAk, LABek eta Steilasek. Gasteizen egingo dute asteazkenean Legebiltzarretik Jaurlaritzaren egoitzara.

Hirugarren hiruhilekoan ere, greba deialdiak

2017ko udazkena "beroa" izan da hezkuntza publiko ez unibertsitarioan, 2017ko azaroan eta abenduan hainbat greba egin baitituzte langileek, eta udaberria ere antzerakoa izan liteke, akordiorik lortu ezean. Ekainaren 12an beste greba egun bat dago aurreikusita, eta beste hiru aste, sektoreka: apirilaren 23ko astea irakasleentzat, maiatzaren 7koa Heziketa Berezikoentzat eta ekainaren 4koa Sukalde eta Garbiketakoentzat. Dena den, azken bi horiek ELAk eta Steilasek bakarrik deitu dituzte. Horrez gain, elkarretaratzeak daude iragarrita ostiralero.

Sindikatu abertzaleek honakoa eskatu diote Jaurlaritzari: "Alda dezala errotik azken urteotan inposatzen ari den murrizketa eta hezkuntza politika, eta eskain diezazkiola hezkuntza publikoari ezinbestekoa duen inbertsioa eta baliabideak".

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, bestalde, LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin lortutako akordioak txalotu ditu eta "elkarrizketa eta negoziazioa akordioak lortzeko bidea" dela azpimarratu du.

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena