Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2018ko KPIa: % 0,1 igo da EAEn eta Nafarroan, otsailean

Ekonomia

Kontsumorako Prezioen Indizea

KPIa % 0,1 igo da EAEn eta Nafarroan, otsailean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/03/13

Batez ere, elektrizitatearen prezioaren igoerak; hotel, taberna eta jatetxeen; garraioen eta komunikazioen garestitzeak eragin du.

  • Etxebizitzaren prezioaren igoerak eragin du, besteak beste, prezioen gorakada. EiTB

    Etxebizitzaren prezioaren igoerak eragin du, besteak beste, prezioen gorakada. EiTB

    Etxebizitzaren prezioaren igoerak eragin du, besteak beste, prezioen gorakada. EiTB
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,1 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, otsailean; urte arteko tasa, berriz, % 1 igo da EAEn eta % 0,8 Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.

Batez ere, elektrizitatearen prezioaren igoerak; hotel, taberna eta jatetxeen; garraioen eta komunikazioen garestitzeak eragin du KPIaren igoera. Neurri txikiagoan hazi dira elikagaien, alkoholik gabeko edarien, jantzien eta oinetakoen, kulturaren eta aisialdiaren prezioak.

Lurraldez lurralde, % 1,3 igo da urte arteko KPIa Gipuzkoan; % 0,9 Bizkaian; eta % 0,7, berriz, Araban.

Urtarrileko datuekin alderatuta, berriz, prezioek gora egin dute Bizkaian (% 0,2) eta Gipuzkoan (% 0,1) eta maila berean geratu Araban.

Bestalde, Espainian % 1,1 igo da urte arteko inflazioa otsailean, urtarrilean izandako prezioen igoera baino % 0,6 gehiago.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena