Ekonomia -
Nazioarteko Diru Funtsa
NDFk eta Irlandak erreskatea diseinatzeko bilerak hasi dituzte
Elena Salgadok esan duenez, Espainiak ez du dirurik jarriko Irlandako erreskatea egiteko, berma eredu baten bidez egingo baitute.
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) banku-sistema irlandarra osatu eta aurrekontu politika sendotuko duen erreskate-plana diseinatzeko bilerak hasi ditu Irlandako Gobernuarekin.
NDFaren taldea, 12 pertsonak osatuta, atzo (osteguna) heldu zen Dublinera, Ajai Chopra Europako Departamentuko zuzendaria eta Ashoka Mody bankuetan aditua (eta Irlandako ekonomiari buruzko hainbat txosten egin dituena) bertan zirela.
Laztasuna da NDFk Dublineko Exekutiboari helarazi nahi dion mezua, bi asterainoko iraupena izan dezakeen misioan.
Espainiak ez du ordainduko
Elena Salgado Gonbernuaren presidenteorde eta Ekonomia ministroak esan duenez, Irlandako erreskatea ez du Espainiak ordaindu beharko, berma eredu baten bidez egingo baitute.
Halaber, Salgadok azpimarratu du Espainia "ia" Italia bezala eta Irlanda, Portugal eta Grezia baino "askoz hobeto" finantzatzen ari dela.