Ekonomia -

Gipuzkoan

AHTaren lanak 'abiadura onean' doaz

Beasaingo tunel bateko bi zatiak batu dituzte astelehen honetan, aurreikusi baino zazpi hilabete lehenago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Arriola Jaurlaritzako Garraio sailburuaren hitzetan, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak "uste baino azkarrago" doaz; izan ere, Beasaingo tunel bateko bi zati batu dituzte aurreikusitakoa baino lehen. "Lan hau aurreikusi baino zazpi hilabete lehenago bukatu dugu", esan du Arriolak Beasainen.

"2011n AHTaren Gipuzkoako ibilbidearen % 56an lanetan izango gara", adierazi du Arriolak. Guztira, "13 atalen eraikuntzan jardungo gara", erdiak baino gehiago, Gipuzkoan.

Jaurlaritzak 2011ko aurrekontuetan aurten baino 50 milioi euro gehiago jarriko ditu egitasmorako. 275 milioi euro denera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea