Ekonomia -
Eusko Jaurlaritza
Historian izandako datu turistiko 'onenak' lortu ditu Euskadik udan
Bestalde, bidaiari sarrerak % 12 igo ziren urrian EAEn. Orotara 206.981 sarrera izan ziren, iazko hil berean baino 22.578 gehiago.
Erredakzioa
Historian zehar izandako datu turistiko "onenak" izan ditu Euskadik uda honetan, gaur Bernabe Unda Turismo sailburuak azaldu duenez. Izan ere 2007ko datuak gainditu egin ditu (% 10 sarrera gehiago izan ziren ekaina, uztaila eta abuztuan).
Bestalde, bidaiari sarrerak % 12 igo ziren urrian EAEn. Orotara 206.981 sarrera izan ziren, iazko hil berean baino 22.578 gehiago. Bidaiari-sarrerak % 6 igo ziren Araban, % 14 Bizkaian eta % 12 Gipuzkoan.
2010eko urrian erregistraturiko gaualdiak 398.570 dira, hau da, iazkoaren aldean %15eko igoera (52.006 gehiago). Gaualdiek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %20, Bizkaian %24 eta Gipuzkoan %4.