Ekonomia -
KPI aurreratua
KPIak hamarren bat egin du gora martxoan, Aste Santua dela eta
Elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioak mantendu egin dira, baina zerbitzu turistikoen prezioek gora egin dute, Aste Santua dela eta.
Agentziak | Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) hamarren bat egin du gora martxoan, eta urte arteko tasa % 1,2an kokatu da, martxoaren 27an Estatistika Institutu Nazionalak aurreratutako datuen arabera.
Prezioen igoera horretan eragina izan du elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioak mantendu izana, iaz behera egin ostean. Zerbitzu turistikoen prezioek, berriz, gora egin dute, Aste Santua dela eta.
Estatistika Institutu Nazionalak apirilaren 13an argitaratuko ditu martxoko Kontsumorako Prezioen Indizearen behin betiko datuak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea