Ekonomia -
Herri Kontuak
EAJk eta PSEk aurrekontu-akordioa lortu dute Arabako Aldundian
EAk EAJrekin partekatzen duen gobernua utzi beharko du erreforma fiskalari eusten badio edo beste alderdi batzuekin bat egiten badu, adierazi du EAJk.
Erredakzioa
Claudio Rodriguez (EAJ) Arabako ahaldun nagusiordeak bere alderdiak eta PSEk aurrekontu-akordioa lortu dutela jakinarazi du.
Baliteke herri Kontuen inguruko akordioa "itxita" ez egotea, aurreratu du foru bozeramaileak Arabako Diputatuen Biltzarraren ostean. Zenbait zuzenketa adostu gabe egon daitezke, baina sozialistek 2011ko akordioak babestuko dituela "egina dago", azpimarratu du.
Rodriguezen hitzetan, EAk EAJrekin partekatzen duen gobernua utzi beharko du erreforma fiskalari eusten badio edo beste alderdi batzuekin bat egiten badu. EAren etorkizuna haren "eskuetan" dago jokoaren arauak ezarrita daudelako, adierazi du.