Ekonomia -

Murrizketen aurkako protesta

Garraio eta zerbitzu publikoak gelditu dira Portugalen grebagatik

Herrialdeko sindikatu nagusi biak batu dira, 20 urtetan lehendabiziko aldiz. Portugaleko Gobernuak aurrekaririk gabeko aurrekontu zorrotza bozkatuko du ostiralean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grezian, Espainian eta Frantzian izandako protesten ondoren, Portugalen txanda da orain. Sindikatuek herrialdearen historian izandako grebarik handiena espero dute.

Portugalgo Gobernuak krisiari aurre egiteko ezarritako neurrien kontrako greba orokorrak garraioa eta zerbitzu publikoak geldiaraztea lortu du, eta enpresa eta fabriketan jende gutxi izan da.

Portugalgo sindikatuen eta hedabideen informazioen arabera, gehiengo batek jarraitu du greba Administrazioan eta Garraioetan.

Goncalo Castilho Estatuko Administrazio Publikoko idazkariaren hitzetan, grebak ez du eragin berezirik izango. Dena den, 22 urtetan lehendabiziko aldiz bildu dira sindikatu nagusi biak (komunista eta sozialista) greba egiteko.

Sindikatuetako ordezkariak pozik agertu dira grebako jarraipenarekin.

Azken urtetan hazkunde irregularra izan du Portugalek, eta dagoeneko 161.000 milioi euroko zor publikoa dauka, hau da, bere Barne Produktu Gordinaren %82 baino gehiagokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea