Ekonomia -

Bilera Gasteizen

Europari laguntzak eskatu dizkio Euskadik, egitasmo estrategikoetarako

Datorren urteko martxoan, EAEk Europako Eskualdeen Goi Bilera hartuko duela iragarri du Bressok bileraren ostean. Industria politikaren inguruko txostena egitea ere eskatu diote Jaurlaritzari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi moduko eskualdeek Europako ekonomian jokatzen duten papera goraipatu dute Patxi Lopez lehendakariak eta Mercedes Bresso Eskualdeen Batzordeko presidenteak. Zentzu honetan, Lopezek Bressori Europako diru-laguntzak eskatu dizkio egitasmo estrategikoak garatu ahal izateko.

Datorren urteko martxoan, EAEk Europako Eskualdeen Goi Bilera hartuko duela iragarri du Bressok bileraren ostean. Horrez gain, industria politikaren inguruko txostena egitea ere eskatu diote Jaurlaritzari.

Patxi Lopezek eta Mercedes Bressok Gasteizen egin dute bilera. Lehendakariaren hitzetan, Euskadik "esku hartze garrantzitsua" izan behar du Europan.

Industriari "tira egiten dioten lurraldeetako bat" dela nabarmendu dute. "Ezin gara Europako aurrekontuetatik kanpo gelditu, ezta diru-laguntzetatik kanpo ere, fondo horiek ez direlako bakarrik eskualde behartsuenetarako", azpimarratu du Patxi Lopezek. Bestalde, Bressok esan du ondo ikusten duela Euskadik bere eskumeneko gaietan Europako bileretan parte hartzea, Espainiako ministroekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea