Ekonomia -

17 eguneko grebaren ostean

Konpondu da Bilbobuseko lan-gatazka

Veoliako zuzendaritzak eta langileek onartu egin dute bitartekariaren proposamena, eta autobus zerbitzua normal eskaintzen ari dira dagoeneko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamazazpi eguneko grebaren ostean, Bilbobuseko autobus zerbitzua normal eskaintzen ari dira gaur berriro. Izan ere, Veolia enpresa kudeatzailearen zuzendaritzak eta langileek onartu egin dute bitartekariaren proposamena, lan-gatazkari amaiera emanda.

Greba duela bi haste hasi zen, eta tarte horretan autobusen herenak baino ez dira zirkulatu, eta 85.000 erabiltzaileri inguru eragin die.

Langileek onartu dute aurrenen bitartekariaren proposamena, erabiltzaileen aurrean "Veoliak eta Udalak" baino "erantzukizun gehiago" dutela erakusteko.

Enpresaren zuzendaritzak, baina, ez du baiezkoa eman gauerdia arte, hasieran ez baitzegoen ados bitartekariak proposatutako soldata igoerarekin. Amore eman behar izan du.

Bi aldeek onartutako proposamenak KPI + % 1,5eko soldata igoera aurrez ikusten du, eta 320 eurokoa martxoko soldatan.

Langileek pilatzen dituzten aparteko orduei dagokienez, opor hamabostaldiekin ordaintzea proposatu du.

Halaber, urtarrilaren 1etik langileen baldintzak mailaka parekatzea ere dago jasota txostenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea