Ekonomia -
AHT Geldituk
Nafarroako AHT 'defizitarioa' izango dela salatu dute
Taldearen ustez, "gezurretan" dabil Nafarroako presidentea trenak etekinak ekarriko dituela esaten duenean. Egitasmoaren oinarrria "diru publikoa" izango dela berretsi dute.
Erredakzioa
AHT Gelditu Elkarlanak Miguel Sanz (UPN) Nafarroako presidenteari erantzun dio Abiadura Handiko Trena "defizitarioa" izango dela, Madrilen eta Sevillan ere "defizitarioa" den moduan.
Taldearen ustez, "gezurretan" dabil Nafarroako presidentea trenak etekinak ekarriko dituela esaten duenean. Egitasmoaren oinarrria "diru publikoa" izango dela berretsi dute.
AHT Geldituk 3 milioi eurotan kokatu du AHT eraikitzeko gastuak. Nafarroako Gobernuak, berriz, 1.900 milioi euroko aurrekontua aurreikusi du (% 20 gutxiago, beraz). Zentzu honetan, "seriotasunik gabeko" propagandatzat jo dute Sanzen Gobernuak egindako txostena.
Gaur egun 3.000 pertsonek erabiltzen dute trena egunero Nafarroan, AHT Geldituren esanetan. AHTk etekinak eman ahal izateko 30.000 erabiltzaile behar dira, plataformaren ustez.
Nafarroako Gobernuak aurkeztutako txostenean trenak ekarriko dituen "onurak" bakarrik aipatzen dituztela salatu dute,.
Egitasmoaren aurkako sinadurak bilduko dituzte Nafarroan. Horrez gain, manifestazioa deitu dute datorren urteko apirilaren 2rako, Iruñean.