Ekonomia -

Hezkuntza

Nafarroak 'ahal duen guztia' egingo du LEPari buruzko Gorenaren erabakia 'zuzentzeko'

Auzitegi Gorenak ez zuen onartu Nafarroako Gobernuak jarritako kasazio helegitea, 2016ko LEPean euskarazko irakasleen plazak bertan behera utzi izanaren aurrean.

Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria. Arxiboko irudia: EFE
Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria. Arxiboko irudia: EFE
Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria. Arxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Solana Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak esan duenez, Gobernuak "ahal duen guztia" egingo du Auzitegi Gorenaren erabakia "zuzentzeko"; izan ere, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2016ko Lan Eskaintza Publikoan euskarazko irakasleen plazak bertan behera uztea erabaki zuen, eta Nafarroako Gobernuak horren aurkako helegitea aurkeztu zuen Gorenean. Honek, baina, ez du onartu.

Maria Solanak astearte goizean eman ditu azalpenak Parlamentuko batzordean. UPNk eskatuta egin du agerraldia, Nafarroako Gobernuak hartuko dituen erabakiei buruz hitz egiteko, kasazio helegitea onartu ez dutela jakin ostean.

Solanaren esanetan, 108 kaltedunekin bildu da, eta Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernuak ezarritako neurriak onartu ezean, "Auzitegi Konstituzionalaren aurrean babes helegitea jartzea aztertuko dugu".

Solanaren hitzetan, neurri hauek autoaren osagarri batean oinarritzen dira, Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernuak aipatutako hiru argudiori buruz hitz egin dezan kasazio helegitean, izan ere, Auzitegiak ez zuen haiei buruz ezer esan epaian.

"Halaber, Nafarroako Gobernuak helegitea aurkeztu du, Auzitegi Gorenak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari jarduerak itzultzeko eginbidearen aurrean; beraz, autoak irmotasunik ez duela uste dugu, eta Auzitegi Gorenak eskatutakoaren inguruan hitz egin behar du", nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea