Ekonomia -
Estatuko datuak
Iaz baino % 16 hipoteka gutxiago sinatu zituzten irailean
Bosgarren aldiz jarraian jaitsi da kopurua eta eskatutako batez besteko diru kopurua 119.527 eurokoa izan da, iazko irailean baino % 2,1 gehiago.
Erredakzioa
Irailean 52.954 hipoteka sinatu zituzten, hau da, 2009ko hilabete berean baino % 15,9 gutxiago, eta dagoeneko bosgarren aldiz jarraian murriztu da kopurua.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratu dituen datuetan agertzen denez, urteko lehen bederatzi hilabeteetan egindako hipoteken kasuan urte-arteko beherakada % 3,5ekoa izan da.
Eskatutako diruari dagokionez, batez beste 119.527 euro eskatu zituzten, hau da, iazko hilabete berean baino % 2,1 gehiago, eta abuztuan baino % 1,5 gutxiago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea