Ekonomia -

Finantza krisia

EAJk 'espekulatzaileen aurkako itun bat' proposatu du Espainian

Andoni Ortuzarrek ohartarazi du Espainiako ekonomia salbatu beharra dagoela nazioarteko merkatuen mugimendu espekulatzaileetatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk "espekulatzaileen aurkako itun bat" adostea proposatu die gaur Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdiei, Espainiako ekonomia nazioarteko merkatuen mugimendu espekulatzaileetatik salbatzeko helburuz.

"Espainiako ekonomian egiturazko erreformak egin behar direla uste dugu, eta modu onena geuk egitea da, kanpotik inposatu baino lehen", adierazi du Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJren presidenteak, Bilbon egindako agerraldi batean.

Ortuzarren esanetan, hauteskundeak ez dira aurreratuko, PSOEk eta EAJk sinatutako akordioaren ondorioz, eta beraz, "denok lagundu beharra daukagu" egoera ekonomikoari aurre egin eta egiteke dauden erreformak gauzatu ahal izateko, pentsioena, kasu.

Buruzagi jeltzaleak nabarmendu du beharrezkoa dela aipatu erreformak egitea, eta kritikatu egin du PPren jarrera "arduragabea", "interes alderdikoiak" lehenesten baititu, ekonomia suspertzea baino.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea