Ekonomia -
Bilera Parisen
Atungorriaren arrantza kuota % 4 murriztuko da 2011n
Eusko Jaurlaritza ICCATeko bileran izan da eta hartutako erabakiaren ados agertu da atunen "iraunkortasuna" bermatzen duelako.
Erredakzioa
Atlantikoko Atunaren Kontserbaziorako Nazioarteko Batzordeak (ICCAT) atungorriaren arrantza kuotak % 4 murriztea erabaki du. Ondorioz, 2001n 12.900 tona arrantzatu ahal izango dira.
Akordioa hamar egunetan bilduta egon ondoren adostu dute. Hala ere, ekologistak ez daude batere gustura bilera horretan hartutako erabakiarekin, kuotak erdira murriztea eskatu baitute; ezta industrialariek ere, kuota 13.500 tonetan mantentzea nahi zutelako.
Eusko Jaurlaritza, pozik
Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza Saileko sailburuordea pozik agertu da Parisen arrantza kuotaren inguruan hartutako erabakiarekin.
Azkue ICCATeko bileran izan da Jokin Diaz Arrantza eta Akuikultura zuzendariarekin batera. Sailburuordearen hitzetan, bileraren balantzea "positiboa" izan da, erabakiak "ikerketa zientifikoetan oinarrituz" hartu direlako, eta horrek "atunen iraunkortasuna" bermatzen duelako.