Ekonomia -

IBEX35

Burtsak % 2,33ko beherakada izan du, eta 9.324 puntutan kokatu da

Orotara 222,5 puntu jaitsi da gaur indizea, eta 9.300 puntuetatik oso gertu geratu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

% 2,33ko beherakada izan du gaurko saioan Espainiako Burtsak, eta 9.300 puntuetatik oso gertu geratu da (iragan urteko uztaileko maila bera). Antza, nazioarteko merkatuen beherakadak ekarri du gaurko jaitsiera.

Gauzak horrela, Ibex35 indizea 222,5 puntu jaitsi da (% 2,33) eta 9.324 puntutan kokatu da.

Europako burtsek behera egin dute: Milangoak % 2,67 behera egin du; Parisekoak % 2,46, eta Londresekoak % 2,08.

Balio handiek behera egin dute Espainiako burtsan: BBVAk beherakada handiena jasan du: % 4,32. Repsolek % 2,87 behera egin du; Banco Santandarrek % 2,67; Telefonicak % 2,21, eta Iberdrolak % 0,55.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea