Ekonomia -
2011ko Aurrekontuak
Bizkaiko Aurrekontuak itzultzea eskatu dute bost taldek
Zazpi taldeetatik bostek (PPk, EBk, Aralarrek, ANVk eta Alternatibak) Aurrekontuak Foru Aldundira itzultzea eskatu dute.
Erredakzioa
Bizkaiko Batzar Nagusietako taldeek guztira 604 zuzenketa partzial aurkeztu dizkiote Bizkaiko Lurralde Historikoko 2011. urteko Aurrekontuen Proiektuari.
Zazpi taldeetatik bostek (PPk, EBk, Aralarrek, ANVk eta Alternatibak) Aurrekontuak Foru Aldundira itzultzea eskatu dute.
EAJk hiru zuzenketa partzial aurkeztu ditu, PSEk 15, PPk, 294 partzial eta osotasunezko hiru, Ahaldun Nagusiaren sailari, Nakazaritza sailari eta Ingurumen sailari. Ezker Batuak (EB-Berdeak Taldeak) 26 zuzenketa partzial eta ANV, EA eta Alternatibak osotzen duten taldeak 266 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte.
Zuzenketak aurkezteko epea gaur amaitu da. Horren ostean, Batzar Nagusietako Mahaiak zuzenketok aztertu eta ikusiko ditu.
Zuzenketei buruzko Osoko Batzarra egingo da, eta horren ostean, zuzenketa partzialak eztabaidatzeko batzarrak izango dira Ogasun eta Finantzetako Batzordean.