Ekonomia -
Eurogunea
Banku Zentralak likidezia mugagabea bermatu du 2011ko uztailera arte
Europako Banku Zentralak (EBZ) iragarri duenez, 2011ko ekainera arte behar duten likidezia emango die banku komertzialei.
Erredakzioa
Dena den, Jean-Calude Trichet EBZko presidenteak ez ditu askok espero zituzten ohi kanpoko beste neurri batzuk iragarri, hala nola merkatuetan finantzaketa arazoak dituzten Euroguneko herrialdeen (Espainia, adibidez) zor publiko gehiago erostea.
Tricheten hitzetan, egungo planak "indarrean" jarraitzen du, baina ez dute zabalduko dutenik iragarri. "Erne gaude uneoro, eta merkatuen erantzunari begiratzen diogu", esan du erakundeko presidenteak.
Europako Banku Zentralak prezioen egonkortasunari % 2tik behera eusteko agindua betetzen duela esan du presidenteak, eta gobernuak egin behar dutena egiten ari direla uste duela erantsi du.
Trichetek azaldu duenez, erakundeak interes-tasa finkoa mantenduko du enkanteetan, eta esleipen osoa emango die astean, hilean eta, martxora arte, hiru hileren buruan amaitzen diren berfinantzaketa operazioei.
Hiru hileren buruan amaituko diren hiru operazio horiek 2011ko urtarrilaren 26an, otsailaren 23an eta martxoaren 30ean egingo ditu Europako Banku Zentralak.