Ekonomia -

Neurri ekonomikoak

Tabakoaren zerga bereziak igotzea aztertzen ari da Gobernua

Neurria ostiral honetan edo hurrengo astekoan onar dezakete, urtarrilaren 1ean indarrean sartzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tabakoaren zerga bereziak igotzea aztertzen ari da Gobernua, eta aldaketa urtarrilean indarrean sartuko litzateke.

Neurria ostiral honetan edo hurrengo astekoan onar dezakete, urtarrilaren 1ean indarrean sartzeko. Ekonomia Ministerioko iturriek ez dute informazio hori baieztatu.

Tabakoaren legea zorroztearekin bat egingo du neurriak, izan ere, erretzea posible izango diren tokiak murriztuko ditu lege horrek. Tabakoaren legea urte hasieran indarrean sartzea espero du Exekutiboak.

Tabakoaren zerga berezien azken igoera ekainaren 12 onartu zuten iaz, urtero 1.220 milioi euro biltzeko, 634 milioi Estatuarentzako eta gainerakoa erkidegoentzako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea