Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

ELA: 'Kontrolatzaileen gatazkak beste gai batzuk isiltzeko balio du'

'Txiki'Muñozen ustez, aire-kontrolatzaileen grebak lan erreforma eta bankak krisian ateratzen ari zaion etekina bezalako gaiak bigarren maila batean uzten ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Txiki'' Muñoz ELAko idazkaria aire-kontrolatzaileen arazoaren inguruan aritu da gaur eta "gatazka hori azken orduetan hartutako erabaki batzuk ezkutatzeko" balio duela adierazi du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean "gatazka horri esker, pentsioen erreforma, lan merkatuaren erreforma eta bankuek lan eskubideak eta eskubide sozialak mozteko hartutako erabakia, besteak beste, alde batera geratzen dira.

Bilboko Metroko langileen gatazkaren inguruan ere hitz barzuk esan ditu Miñozek: "batzuk leku batera iritsi eta berahala bazter guztiak nahasten dituzte, aurretik adostutakoa errespetatu gabe". Horren harira, Metroko zuzendaritzari "adostutako egutegi bat" dagoela gogoratu dio, eta "enpresa batzordeak egutegi horretan egin nahi diren aldaketak negoziatzea" besterik ez duela nahi gaineratu du, "eta hori negoziatu egin behar da".

Mezua PSOE, CiU eta EAJri

Bestalde, ELAko idazkari nagusiak "krisiaren kudeaketa lan eskubide eta eskubide sozialen kontra" kudeatzen ari direla leporatu die PSOE, CiU eta EAJri.

Bere ustez, hiru alderdiak "PPren politika eskuindarra egiten ari dira", eskubideak "deseginez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea