Ekonomia -

MUNDU OSOKO AUTOETAN

Seatek eta Volkswagenek 420.000 autoren atzeko gerrikoak berrikusi beharko dituzte

Ibiza, Arona eta Polo auto berrien atzeko gerriko bat ezustean irekitzen dela konturatu dira. Datozen asteetan gutuna jasoko dute auto-jabeek berrikuspena egiteko hitzordua jartzeko.

Seat Ibiza berria. Argazkia: Seat
Seat Ibiza berria. Argazkia: Seat
Seat Ibiza berria. Argazkia: Seat

AGENTZIAK | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seat eta Volkswagenek jakinarazi dutenez, mundu osoan saldutako 420.000 autoren atzeko ezkerreko gerrikoaren anklajean arazo teknikoak antzeman dituzte eta datozen asteetan berriskuspen kanpaina bati ekingo diote. Seat Ibiza eta Arona berriei eta Volkswagen Polo berriei eragiten die arazoak.

Bi auto marka horiek komunikabideetara igorri duten ohar baten arabera, autoaren atzealdeko erdiko eta ezkerreko eserlekuak okupatuta dauden kasu batzuetan, ezkerreko gerrikoa "nahi izan gabe" askatu egin daitekeela ikusi dute.

Gerriko ixteko moduan topatutako akats honek 200.000 Seat Aronari eta Ibizari eragingo lieke mundu osoan, eta 220.000 Volkswagen Polori.

Iruñeko Landaben fabrikan egiten dira Poloak, eta markak berak jakitera eman duenez, 20.000 autori eragingo lieke Espainiako Esatutan.

Auto horietakoren bat erosi duten pertsonek gutuna jasoko dute "hurrengo asteetan", konpainiaren zerbitzu ofizial batekin hitzordua jartzeko, eta elementu berriak doan instalatuko zaizkie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Multinazionalak berriak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Volkswagen Automobilgintza