Ekonomia -

Bizkaia

Ambuibericak EAEtik kanpo ekarri ditu anbulantziak zerbitzua bermatzeko

Ambuibericaren 30 bat ibilgailu erabat kiskali dira ustez nahita eragindako sute baten ondorioz, eta aurreko astean beste 100 bat anbulantzien gurpilak zulatuta agertu ziren.

Ambuiberica enpresak beste erkigoetara jo du Euskadira anbulantziak ekartzeko. Argazkia: EiTB
Ambuiberica enpresak beste erkigoetara jo du Euskadira anbulantziak ekartzeko. Argazkia: EiTB
Ambuiberica enpresak beste erkigoetara jo du Euskadira anbulantziak ekartzeko. Argazkia: EiTB

AAINHOA MENDIBURU | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Programatutako anbulantzia-garraio zerbitzua igande honetatik aurrera kudeatuko duen Ambuiberica enpresak EAEtik kanpo ekarri behar izan ditu anbulantziak Bizkaian zerbitzua bermatzeko xedez. Izan ere, enpresa horren 30 bat ibilgailu erabat kiskali ziren larunbat goizalde honetan ustez nahita eragindako sute baten ondorioz. Gainera, aurreko astean ere beste sabotaje bat jasan zuten, eta 100 bat anbulantzien gurpilak zulatuta agertu ziren.

Dena dela, Ambuibericak baieztatu du Bizkaiko anbulantzia-garraioaren zerbitzua bermatuta dagoela, eta jazotakoak "enpresa bera, langileak eta bizkaitar guztiak kaltetzen" dituela. Gainera, uste du Ertzaintzak gertatutakoa argituko duela eta erantzuleak lehenbailehen atxilotuko dituela.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta ELAk ere oharrak kaleratu dituzte erasoa gaitzesteko. ELA sindikatuaren hitzetan, "basakeria" da gertatutakoa, eta Osasun Sailak "ekintza bandaliko"tzat jo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Ertzaintza Bizkaia Suteak argazkiak Gizartea Ekonomia Arrigorriaga albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak