Ekonomia -
Rubalcaba
'Batasuna ez da sigla legalak erabiliz erakundeetan sartuko'
Legezko siglak erabiliz erakundeetan ezin izango dela sartu ohartarazi dio ezker abertzaleari Barne ministroak, "ETAk behin betiko armak utzi bitartean".
Erredakzioa
Legezko siglak erabiliz erakundeetan ezin izango dela sartu ohartarazi dio gaur ezker abertzaleari Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak, "ETAk behin betiko armak utzi bitartean".
"Zerrendaren batean Batasunako kideen lehentasun argia baldin badago eta bere jarrerak Batasunari jarraipena emango diola pentsatzeko arrazoirik baldin badago" legez kanpo utz daiteke, azaldu du Rubalcabak RNE irratian egindako elkarrizketan.
Barne ministroaren esanetan, Hauteskunde Legearen erreformaren bidez horixe argitu dute, "aurrikusi gabe zegoen egoera bat zelako, eta Gorenak, Konstituzionalak, eta orain Estrasburgoko Auzitegiak, ontzat eman dute".
Horregatik, "abisua bat" eman nahi izan dute. "ETAk behin betiko indarkeria baztertu gabe, trikimailu horren bidez erakundeetan sar daitekeela uste badu norbaitek, adibidez, legezko sigla batzuk erabiliz, oker dago, bertatik jo ezin daitekeela esan baitu Estrasburgok", adierazi du Gobernuko ordezkariak.
Gainera, ETAren amaieratik gertu gaudela ziurtatu du Rubalcabak. Horregatik, batasuna eta irmotasuna mantentzeko eskatu die alderdiei, terrorismoa garaitzeko.