Ekonomia -
Kontrolatzaileen krisia
Alarma egoera eta militarizazio dekretuak Gorenera eraman ditu USCAk
Kontrolatzaileen esanetan, aire-eremua ixterakoan "Gobernuak erantzukizuna ere badu, baino inor ez da horretaz ari" eta dekretu horiek ezartzeak "probokazio puntu bat" izan zuen.
Erredakzioa
USCA aire-kontrolatzaileen sindikatuak administrazioarekiko auzien helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenean 1673/2010 eta 1611/2010 dekretuen aurka. Dekretu horien bidez, alarma egoera eta zibilen aire-zirkulazio zerbitzuen militarizazioa ezarri zuen Gobernuak.
Sindikatuaren iturrien arabera, euren aholkulari juridikoek zalantzak dauzkate bai jarraitutako prozeduraren inguruan, bai Gobernuak dekretu horiek ezartzeko aukeratutako lege-erakundeen egokitasunaren inguruan.
Helegite horiek "aire-kontrolatzaileen militarizazioa" ikusita aurkeztu dira, "horrek sindikatuen edozein ekintza oztopatzen duelako".
"Probokazio" puntua
Bestalde, kontrolatzaileek adierazi dutenez, aire-eremuaren itxieran "Gobernuak ere erantzukizuna du eta inor ez da horren inguruan hitz egiten ari". Militarizazio dekretuaren iragarpenean, gainera, "probokazio" puntu bat egon zela ikusten dute.
Daniel Zamit USCAko bozeramaileak kontrolatzaileak "bere onetik erabat aterata" daudela adierazi du, hamar hilabetetan "enpresaren partetik etengabeko jazarpena jasaten ari gara dekretu, lege eta ministerioaren aginduen bidez".