Ekonomia -

Erreformei erantzuteko

CCOOk eta UGTk erreformen kontrako mobilizazioak iragarri dituzte

Bi sindikatuek manifestazioa deitu dute abenduaren 18an, Bilbon, Estatu sozialaren desegitearen aurka.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuek abenduaren 18rako manifestazioa deitu dute, Bilbon, "Estatu sozialaren oinarrizko elementuen sakrifizioa" salatzeko. Gainera, Gobernuari abisua zuzendu diote, erretirorako adina atzeratzea bezalako "limiteak gaindituz gero", "borroka oso gogorra" izango dutela esanez. Greba orokorra egiteko aukera ere zabalik mantentzen dutela azpimarratu dute.

Abenduaren 15ean ere CCOO eta UGT sindikatuek kontzentrazioak egingo dituzte EAEko hiru hiriburuetan.

Greba orokor berri bat egiteko aukeraren inguruan galdetu dietenean, sindikatuen arduradunek ez dute horrelako ekintzarik baztertu. Horren harian, UGTk grebarako aukera ez duela inoiz baztertuko adierazi du Damaso Casadok. Berak adierazi duenez, aurretik antolatutako mobilizazioekin, Toledoko Hitzarmenarekin eta Parlamentuako bideratzearekin "zer gertatzen den" ikusiko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea