Ekonomia -
Petrolioaren garestitzea
Ez dute BEZaren ez gasolioaren zerga igoko, Salgadoren arabera
Ekonomia eta Ogasun ministroak esan duenez, egungo zerga-egitura "nahikoa" da gastua ordaintzeko.
Erredakzioa
Elena Salgado Ekonomia eta Ogasun ministro eta bigarren presidenteordeak esan duenez, ez dute BEZaren eta gasolioaren zerga igoko, eta berriz ere nabarmendu du egungo zerga-egitura "nahikoa" dela erakunde publikoen gastua ordaintzeko.
"Ez dugu inolako zerga-igoerarik aurrikusi", Salgadoren esanetan. Gasolioaren prezioaren gorakadak petrolio gordina garestitzeak eragin du eta ez Gobernuak zerga igo izanak, gaineratu du.
Ministroak azaldu duenez, erregaiaren prezioa ez da "egunero eta bat-batean zehazten" petrolio-upelaren eguneko kotizazioaren arabera. "Bistan denez, zerbait esan beharko dute hornitzaileek", erantsi du.
Salgadok tabakoaren zerga bereziaren igoera ere izan du hizpide Onda Ceron izandako eta geroago Europa Pressek jasotako adierazpenetan, "beti da aproposa" osasun aldetik, eta are gehiago gutxi barru leku publikoetan erretzea galarazten duen lega indarrean sartuko denean.
Bigarren presidenteordearen esanetan, tabakoaren zerga igo eta gero "seguruenik kontsumoak behera egingo du", baina, nolanahi ere, "albiste ona izango da espainiarren osasunarentzat".