Ekonomia -
Kazetarien egoera
Krisiak kazetarien bi herenen soldata jaistea eragin du
Bitartean, kazetarien artean langabeen kopurua % 8 igo da iazko datuekin alderatuz gero.
Erredakzioa
Kazetarien bi herenek euren soldata murriztuta ikusi dute krisi ekonomikoan, eta laurden batek bere lanpostua galdu du azken urte honetan enpresa itxi egin delako, kaleratu edo langile kopurua gutxitu dutelako, Espainiako Kazetari Lanbidearen Urteko Txostenaren arabera. Txostenak jakinarazi duenez, langabezian dauden kazetarien kopurua % 8 igo da, hau da, 5.564 langabe gehiago daude iazko emaitzekin alderatuz gero, horien artean gehiengoa emakumeak dira.
Kazetarien kezka nagusia lanaren ezegonkortasuna eta langabezia dira, aurreko ikerketetan, berriz, intrusismoa zela zioten.
Galdeketak herritarrak kazetariaren lanbideaz duen irudia hobetu dela erakusten du, aldiz, kazetariek gizarteak berekiko pertzepzio "txarra" duela uste dute.
Pedro Farias Malagako unibertsitateko irakasleak adierazi duenez, prentsa hiru krisi pairatzen ari da: batetik, orokorra, publizitateari eragiten diona; bestetik, egunkariek eurek sortutakoa Interneteko edukiak dohain jarriz; eta azkenik, masa-komunikabideak "euskarri ezin hobeak izateari uztea" segmentutan banatutako audientzia batera joan daitekeelako.