Ekonomia -
Bruselan
Eskualde arteko sareak Atlantikoko trenbide-korridorea bultzatuko du
200 kilometroko korridoreak Portugal eta Holanda artean dauden 13 portu lotuko ditu.
Erredakzioa
Iñaki Arriola Garraio sailburua eta Bernard Uthurry Akitaniako Kontseilu Orokorreko presidenteordeak Arku Atlantikoko Espainiako eta Europako zenbait eskualdeen sarea eratzeko bilera gidatu dute. Egitasmoak merkantzien Atlantikoko trenbide-korridorea bultzatuko du xede.
Arriolaren ustez, trenbide sarea hobetzeko inbertsioak erakarri behar ditu korridoreak eta Europar Batasunaren ekonomiaren garapena ekarriko duen erreferente geoestrategikoetako bat bilakatu behar da.
Egitasmoak Portugal eta Holanda artean dauden 13 portu lotuko dituen 200 kilometroko korridorearen garrantzia azpimarratzea du xede.
Arku Atlantikoa osatzen duten eskualdeek Europar Batasunaren 2007ko barne produktu gordinaren ia 2 bilioi eman dituzte.