Ekonomia -

Janarien salneurriak

Elikagaiak % 2 garestitu dira urria eta abendua bitartean

Donostia hiri garestiena da erosketa saskia betetzeko. Gehien garestitu diren produktuek, frutek eta barazkiek, % 7 egin dute gora. Arrainek, berriz, % 4.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonak atarian ditugu eta ohi denez janarien prezioek gora egin dute. Urria eta abendua bitartean % 2 garestitu dira, eta gehien gora egin dutenak frutak eta barazkiak izan dira. Erosketa saskia betetzeko Donostia hiri garestiena da gainera.

Krisia dela eta, azkeneko urtean janarien prezioek behera egin dute baina urritik hona, joera aldatu eta prezioek gora egin dute berriro.

Urria eta abendua bitartean janarien prezioak % 2 handitu dira. Gehien garestitu direnak frutak eta barazkiak % 7 egin dute gora, arrainak berriz % 4.

Gainontzeko euskal hiriburuak ere garestienen artean daude, Donostiaren ondoren Iruñea, Gasteiz, Las Palmas eta ondoren Bilbo dira eta Espainiako garestienak.

Bestalde, janarien prezioez gain, erregaienek ere gora egin dute; egun depositoa betetzea udaberrian baino 6 euro garestiagoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea