Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Lopez de Gereñu asmo politikoengatik aukeratu izana baztertu du Zubiak

2011ko urtarrilaren 1ean euskal patronalaren buru izango den sailburu ohiaren balio profesionala babestu du Confebaskeko idazkari nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Guillermo Zubia Euskal Enpresarien Konfederakuntzako (Confebask) idazkari nagusiak Lopez de Gereñu Garraio eta Lan Publikoetako sailburu ohia asmo politikoengatik aukeratu izana baztertu du. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, euskal patronalaren buru izango da Lopez de Gereñu.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, EAJren sailburu ohiaren balio profesionala babestu du Zubiak.

"Arrazoi politikoak" baztertu ondoren, Confebask "erakunde publikoa" denez, interesak "politikoak eta alderdikoiak barik, ekonomikoak eta sozialak" izan direla azpimarratu du.

"Jardunean, baina arlo honetatik kanpo" egongo dela adierazi du, eta bi arazo konpondu gabe utziko du kargua: Krisi ekonomikoa eta ETAren mehatxuak enpresariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea