Ekonomia -

Osakidetza

EAEko ospitale nagusietan elkarretaratzeak egin dituzte ELAk eta LABek

Jaurlaritzak Osakidetzan egindako "murrizketak" salatu dituzte. Neurri horiei esker zerbitzuaren kalitatea jaitsi egin dela uste dute sindikatuek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko ospitale nagusian elkarretaratzeak egin dituzte ELA eta LABeko ordezkariek, Jaurlaritzaren "osasun politika salatzeko" eta Osakidetzan aplikatutako "murrizketei" aurre egiteko. Osakidetzako langileen gehiengoa ordezkatzen dute ELAk eta LABek. Osakidetzan izan diren "murrizketak" eta neurri horiek zerbitzuaren kalitatean izan dituzten ondorioak salatu dituzte elkarretaratzeetan.

Gurutzetako ospitalean, Barakaldon, Donostia ospitalean eta Gasteizko Santiago ospitalean egin dituzte protestak.

Arabako hiriburuan sindikatu bietako 40 bat ordezkari izan dira, 15 minutuz, ospitale aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea