Ekonomia -

Bozketa

Gobernuaren azken neurri ekonomikoak baliozkotu ditu Kongresuak

Aldeko 177 boto jaso ditu egitasmoak, 159 abstentzioa eta 9 aurkako boto.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak iragarritako azken neurri ekonomikoak biltzen dituen lege dekretua baliozkotu du gaur arratsaldean Madrilgo Kongresuak. PSOEk, EAJk eta Coalición Canariak aldeko botoa eman dute. Azkenean, dekretua ez da Lege Proiektu gisa tramitatuko.

Aldeko 177 boto jaso ditu egitasmoak, 159 abstentzioa eta 9 aurkako boto.

Dekretu honek hainbat neurri biltzen ditu, tartean enpresa txiki eta ertainei aplikatuko zaizkien murrizketa fiskalak, tabakoaren zergaren igoera eta langabeziari begira onartutako ekimenak, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea